Ongi etorri KLK 2.0 gunera!

Web 2.0 baliabide eta tresnei buruzko webgunea.

Bertan, sarean zerbitzu hauen inguruan dagoen bilduma interesgarriena aurkituko duzu.

1. Web 2.0

Zer dira Web 2.0 baliabideak? Web 2.0 etengabe indarra hartzen ari den kontzeptua dela eta egunero han eta hemen entzun, irakurri eta ikusten dugun errealitatea dela bazter ezinezko gaia da. Web 2.0 tresnek gure lan egiteko era eta lagunekin harremanak mantentzeko moduan erabateko eragina izan dute.

Kontzeptuaren azalpenean eta oinarrizko tresnetan murgilduko gara.

Egin klik hemen gehiago jakiteko...

2. Argitalpen-tresnak: Blog, Wiki eta Microblogging

Azken urteotan, argitarapen-tresnen fenomenoa Interneteko erabiltzaileen artean izugarri hazi da. Blog, wiki eta microblogging erreminten bidez, erabiltzailea informazioa eta ideiak elkarbanatzen dituzten lekuen produktore eta kontsumitzaile izatera pasa da.

Argitalpen tresna hauek zer diren eta nola erabiltzen diren ikasteko aukera daukazu hemen.

Egin klik hemen gehiago jakiteko...

 

3. Multimedia-tresnak: argazki, soinu eta bideoentzako zerbitzuak

Internet bidez, argazki, soinu eta bideo digitalak gorde, ordenatu eta partekatzeko aukera ematen duten hainbat web gune daude. Atal honen arrakasta material hauek hainbat tresna erabiliz kudeatu eta elkarbanatzeko aukeran dago.

Bertan, material horiek sareratzeko azalpenak eta hainbat tresnaren erreferentziak aurkituko dituzu.

Egin klik hemen gehiago jakiteko...

4. Harremanetarako tresnak: sare sozialak

Azkenaldian Interneten bolo–bolo dabilen gaia da sare sozialena. Komunikabideek sareko beste edozein fenomenori baino askoz ere oihartzun handiagoa ematen diote.

Baina, zer dira sare sozialak? Non eta nola sortu ziren? Zer motatakoak daude?

Atal honetan tresna hauen azalpen eta adibideak ikusiko ditugu, norberaren pribatutasuna gordetzeko aukerak azpimarratuz.

Egin klik hemen gehiago jakiteko...

5. Segurtasuna

Web 2.0 eta Internet orokorrean oso asmakizun ona dira, eta ez digute inongo arazorik eman behar segurtasunez eta errespetuz jokatzen badugu, bai gure datuekin eta baita besteen lanekin ere.

Egin klik hemen gehiago jakiteko...