Laguntza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

KLK 2.0, Web 2.0 baliabideen inguruko ezagutzak jaso eta horien inguruan dituzun zalantzak argitzeko webgune bikaina duzu.

Webgune honen helburua gaur egun hain ezagunak eta erabiliak diren 2.0 tresnei buruzko laguntza zuzena eskaintzea da. KLK 2.0 web gunea, 5 atal nagusitan sailkatuta dago. Aurkezpen orrian, atal nagusi horien atari diren 5 kaxak aurkituko dituzu:

  1. Web 2.0
    Bertan Web 2.0 kontzeptuaren oinarrizko ezaugarriak jasoko dituzu.
  2. Argitalpen-tresnak
    Atal honetan Interneten argitaratzeko tresnak azaltzen dira, interesgarri suerta daitezkeen erremintei buruzko argibideak eskainiz.
  3. Multimedia-tresnak
    Atal honetan Internet bidez argazki, soinu eta bideo digitalak gorde, ordenatu eta partekatzeko aukera eskaintzen duten erremintak aztertuko dira.
  4. Sare sozialak
    Hain erabiliak diren tresna horien nondik norakoak aztertuko ditugu atal honetan.
  5. Segurtasuna
    Internetek hainbat arrisku dakartza eta horiek ez aipatzea zentzugabekoa litzateke. Horregatik atal honetan 2.0 tresnetan nabigatzeko orduan kontuan eduki beharreko segurtasun eta pribatutasun neurriak aztertuko ditugu.

Kaxa hauek KLK 2.0 zuhaitzaren 5 adar nagusiak dira eta, horietan mugituz gero, eduki guztietan zehar nabigatuko dugu.

Kaxa edo atal bakoitzean, batetik, eduki teorikoak dituzu eta bestetik, horiek garatu eta sarera eramateko ariketa praktikoak. Horrela, unitate bakoitzak edukiak bereganatu eta horiek gauzatzeko aukera eskaintzen du.

Alde teorikoa hainbat sail eta puntutan zatikatuta dago, bertako irakurketa errazteko asmoz. Gainera bideo, taula, mapa kontzeptual eta hainbat errekurtsoz lagunduriko edukiak direnez, horiek irakurri, ulertu eta bereganatzea erraza egingo zaizu.

Alde praktikoari dagokionez, edukiei buruzko ariketa, esteka eta errekurtsoak eskaintzen dira. Ariketak era entretenigarri eta argian azaltzen dira, argibideak irudiekin erakusten direlarik.

Azkenik, web gunearen goiko aldean uneoro eskuragarri izango dituzun Glosategia, Bibliografia, Lotura interesgarriak eta Webgunearen mapa daude. Hala nola, Web 2.0 baliabidetarako erabiltzen diren tresnen laburpen taula, Web 2.0 mapa kontzeptuala eta Web 1.0 eta Web 2.0ren arteko ezberdintasun taula.

Orain, webgunean murgiltzea bakarrik falta zaizu.

EGIN KLIK 2.0-n!!!!!!!!!