Argitalpen-tresnak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Atal honetan Web 2.0 delakoak sarean argitaratzeko eskaintzen dituen tresnak jorratuko dira. Bertan aurkitzen dira, besteak beste, blog, wiki, microblogging edo markadore sozialak moduko tresnak, hau da, erabiltzailea sareko ekoizle izatera pasa eta bere eduki eta ezagutza sareratzeko erabiltzen diren tresnak. Erreminta horiek erabilerrazak dira eta Internetera konektatutako ordenagailu bat besterik ez da behar horiek eguneratzeko; horregaitik dute horrelako arrakasta. Gune horiek, elkarlaneko lan-esparruak izateaz gain, partaidetza bultzatzen dute, aurretik zegoen Web 1.0ko informazioaren hierarkizazio eta norabide bakarra hautsita.