Ezaugarriak eta erabilerak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Wiki-orrialdeak eskaintzen dituen ezaugarrien artean ondorengoak aurki ditzakegu:

  • Erraz erabili eta maneiatzen den interfazea.
  • Erabiltzaileek lortzen duten askatasuna: edukiak nahi moduan antolatzeko aukera.
  • Argitaratzeko azkartasuna: edukia editatu ahala argitara daiteke.
  • Edukiekin lan egiteko modu erraza, abiadura azkar eta erosotasun handikoa.
  • Ezaugarri horiek guztiek wikia elkarlanerako tresna eraginkorra bihurtu dute. Horregatik, ulergarria da azken urteotan izan duen arrakasta.

Wikien erabilerak askotarikoak eta oso ezberdinak izan daitezke. Informazioa sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko iturri baliagarriak dira. Horrez gain, wikien bitartez web-orrialdeak hainbat multimedia tresnekin jantzi eta loturen bidez edozein informazio eskura dezakegu. Ezin dugu ahaztu, gainera, bertan egin diren aldaketen nondik norakoak momentu oro jakin ditzakegula eta argitaraturiko edukien inguruko eztabaida eta iritziak biltzeko aukera ere badagoela. Azkenik, aipatu beharra dago, RSSen bidez edukiak modu errazean hedatzeko aukera eskaintzen dutela. Horrekin guztiarekin, ezagutzaren kontzeptu partekatua eta kolektiboa eskuratzen dugu, erabiltzaile batek baino gehiagok etengabean gehitu eta osaturiko emaitza aberatsa lortuz.