Wikien eta blogen arteko ezberdintasunak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Askotan wiki eta blog kontzeptuak nahasi egiten dira eta zaila egiten zaigu bien artean ezberdintzea. Gauza batzuetan bat datoz (erabiltzeko errazak dira eta edozein ordenagailutako nabigatzailetik sar gaitezke) baina beste batzuetan, aldiz, ezberdintasunak topa ditzakegu:

  • Wikietan edukiak era askean antola daitezke; blogetan, aldiz, antolaketa kronologikoa eta kategorien araberakoa izan ohi da.
  • Wikietan erabiltzaile orok alda dezake beste edonoren edukia; blogetan, aldiz, autoreak erabakitzen du bere artikulua aldagarria den ala ez.
  • Wikietan testuetan eginiko aldaketa guztien datu-base bat mantentzen da; eta blogetan, aldiz, normalean testuaren azken bertsioa bakarrik gordetzen da.
Ezberdintasunen Taula
WIKIAK BLOGAK
Eremu publikoa biltzen dute (orri guztia edita daiteke). Eremu publikoa eta pribatua biltzen dute (administratzaileak bakarrik edita dezake).
Nahi adina eduki sor daiteke, era askean antolatuz. Mezuak kronologikoki eta kategoriaka gordetzen dira.
Informazioa bildu, gorde, osatu eta aldatzeko sistema hipertestuala erabiltzen dute (oso dinamikoa). Orri estatikoak ere sor daitezke (sistema hipertestualik ez).
Permalink. Permalink.
Denak autore. Bi rol (autorea eta iruzkingilea).
Erabateko parte-hartzea bultzatzen dute (edukiak denon artean sor daitezke). Parte-hartzea iruzkinen bidez bultzatzen da.
Eduki/Iruzkinen/Aldaketen sindikazioa. Edukien eta iruzkinen sindikazioa.
Testuek multimedia baliabideek baino pisu handiagoa. Multimedia baliabideek pisu handia.
Gehienak ingelesez (oraingoz). Hizkuntza guztietan sor daitezke.
Biek lankidetza eta partaidetza bultzatzen dute.