Multimedia-Tresnak: Argazki-, Soinu- eta Bideo-Zerbitzuak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Internet bidez, argazki, soinu eta bideo digitalak gorde, ordenatu eta partekatzeko aukera ematen duten webguneak ere badaude. Gune horien arrakasta argazkiak eta bideoak hainbat tresnaren bidez kudeatu eta konpartitzeko aukeran dago: materiala etiketatu daiteke, baita besteenak ikusi eta komentatu ere. Komunitate horiek edukia egoki kudeatzeko zirkulaziorako jokabide eta erabilera-baldintza berezietan oinarritzen dira..

Zerbitzu horietan erabiltzaileek ez dute soilik edukia kontsumitzen, era nabarmenean horren ekoizpenean buru-belarri lagundu baizik. Gaur egun, multimedia-ekoizpenak partekatzeko prest dauden milioika pertsona aurki ditzakegu sarean; azken finean, beraien argazkiak, irudiak, bideoak, aurkezpenak, podcastak, eta dokumentuak sortu eta beste erabiltzaileekin partekatu nahi dituzten pertsonak dira.

Horren guztiaren oinarrian teknologia digitala dago pil-pilean. Suspertzaileak edukiak kostu baxuan eta kalitate handiz eskuratzeko aukera ematen duten baliabideak lirateke, hala nola, argazki-kamera digitalak, bideo-grabagailuak eta azken belaunaldiko telefono mugikorrak. Hala ere, azken urteotan sarean agertu diren esparru horretako hainbat webgune ere lagungarri izan dira. Doako gune horietako batean erabiltzaile-kontua ireki ondoren, erabiltzaileak bere multimedia-edukiak igo eta parteka ditzake inongo kosturik gabe.