Euskaltuben bideo bat sareratu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Oraingo honetan Euskaltuben, YouTuberen euskal bertsioan, kontua ireki eta guk sorturiko bideoa sareratuko dugu oso modu errazean.

  1. Lehenik eta behin, orrialdearen hasieran “Erregistratu” dioen atalera jo eta bertan datu batzuk sartu behar ditugu: helbide elektronikoa, erabiltzaile-izena eta pasahitza. Beti bezala, gogoratu, orrialde honetako baldintzak irakurri eta onartu behar dituzula.
  2. Erregistroa behar bezala burutu duzunean, “Saioa hasi” atalera joan eta erregistratzeko erabili dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza jarri behar dituzu.
  3. Jada Euskaltube komunitateko kide zara eta, ikus dezakezunez, hainbat aukera daude:
    • Bideoak ikusten jarraitu.
    • Bideoak eta audioak entzun, sareratu edo kudeatu.
    • Gogokoetara jo.
    • Lagunen zerrendetara jo.
    • Datuak osatu edo eguneratu.
    • Pribatutasun- eta jakinarazpen-hobespenak.
  4. Oraingo honetan, guk sortutako bideoa sareratuko dugu; horretarako, “Bidali” dioen sailera joango gara eta bideoaren datu batzuk bete beharko dituzu, hala nola bideoaren izenburua, azalpena, etiketak, kategoria eta informazio gehigarria.
  5. Ondoren, igo nahi duzun bideoa aukeratu eta “Upload” botoian klik egin. Igo duzu zure bideoa!
  6. Orain, Euskaltube zerbitzuak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu eta horietan murgiltzea soilik falta zaizu!