Google Docsen dokumentu bat sortu eta ikaskideekin partekatu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Oraingoan, Google Docs zerbitzua erabiliko dugu gure ikasketen laguntzaile gisa. Horrela, ikasgai bateko talde-lana sortu eta ikaskideekin bertan elkarlanean aritzeko dokumentua sortuko dugu. Irakurri duzunez, dokumentu, aurkezpen eta kalkulu-orrietarako leku egokia dugu Google Docs. Bertan sorturiko dokumentuak hainbat pertsonarekin batera ikusi, prestatu eta alda ditzakezu, hau da, sorturiko artxiboa edonon ireki eta edonorekin parteka dezakezu!

  1. Lehenik eta behin, Google Docs orrialdera joko dugu eta Gmail kontuaren izena eta pasahitza sartuko ditugu. Oraindik, Google kontua ireki gabe baduzu, ‘Kontu bat sortu’ sailera jo eta bertan erregistratu.
  2. Orain, gure talde-lanerako behar dugun dokumentua, kalkulu-orria edo aurkezpena sortuko dugu. Horretarako, “Berria sortu” atalean nahi duguna aukeratu eta behar den informazioa idatziko dugu.
  3. Sortu dugun dokumentuari izena eman eta gorde ondoren, “Konpartitu” atalera joango gara, bertan gure ikaskideak dokumentuan parte hartzera gonbidatzeko.
  4. Talde-lanerako behar dugun artxiboa sortuta daukagu eta, gainera, bertan parte hartzen duten guztiek lanean aritzeko baimena dute. Orain bai, etxean edo eskolan dokumentu horiek lantzen jarraitzeko aukera dute eta, gainera, taldekide guztiok elkarlanean aritzeko aukera duzue, dokumentuan parte hartzeko gonbidapena luzatu diezulako.
  5. Orain, Google Docs zerbitzuak eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu eta horietan murgiltzea soilik falta zaizu!