Wiki komunitate batean murgilduko gara PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Wiki-komunitateek nola funtzionatzen duten ikusteko Wikipediara joko dugu. Proba bat egingo dugu:

  • Gehien gustatzen zaizun gaia aukeratu eta horri buruzko informazioa irakurri.
  • Zure ustez, zer falta zaio? Zer gehituko zenioke gai horri?
  • Gehi ezazu informazioa. Azter ezazu ea zer gertatzen den zuk idatzi duzunarekin.

Komunitatea idatzi duzunarekin bat baldin badator, gehitu duzuna bere horretan utziko du. Aitzitik, okerrekoa edo desegokia bada, komunitateko kideek ezabatu egingo dute eta edizio atalean akatsik baldin badu, zuzendu.

Ikus dezakegunez, egiten diren aldaketa guztiak gorde egiten dira. Horren berri ematen duen orria edonork kontsulta dezake.