Markadore sozialak ezagutu PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Bildu.net markadoreak antolatzeko doako euskal tresna da. Horren bidez, zure markadoreak gorde, lagunekin elkarbanatu (betiere aukera hori aukeratzen baduzu) eta ordenatuta manten ditzakezu.

Behin kontua irekita duzula, estekak jasotzen has zaitezke:

  1. Markadore sozialak gordetzen hasi. Esteka berri bat gordetzeko, “Laster-marka gehitu” dioen tokian sartu; ondoren, gehitu nahi duzun URL helbidea, eta datuak bete. Garrantzitsua da etiketak gehitzea, horien bidez aurkitu ahal izango baitituzu gordetako markadoreak. Pribatutasunari dagokionez, markadore hori partekatu nahi duzun edo ez aukera dezakezu.
  2. Jarraipen-zerrenda: Bildu.net-eko erabiltzaile guztiek erabiltzen dituzten (betiere bere markadorea publikoa izatea aukeratubaldin badute) markadore sozialak ikusteko gunea da. Tresna honen bilatzaileari esker, gai jakin bati buruz Bildu.net-eko erabiltzaileek dituzten markadoreak aurkitu ahal izango dituzu.

Bila itzazu interesgarriak iruditzen zaizkizun gai bati buruzko laster-markak. Emaitzetan, markadorearen erreferentzia emateaz gain, bi aukera dauzkazu:

Batetik, aukeratutako markadorea zure zerrendara gehitzeko, “Kopiatu” botoia erabil dezakezu. Gero, zeure modura edita dezakezu.

Bestetik, aukeratu duzun markadore sozial hori nork daukan atxikirik ikus dezakezu eta interesatuz gero haren jarraitzaile ere egin zaitezke. Erabiltzaile horrek gehitzen dituen markadoreak ikusi edo partekatu ahal izango dituzu. Beraz, ariketa moduan, bila itzazu zure ikaskideen laster-markak. Behin profilaren barruan zaudela, gehitu ikaskidea zure zerrendetara 'Jarraipen zerrendan gehitu' botoian klik eginez.