Facebooken talde kontua ireki PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Sare sozialen nondik norakoak ikusi ondoren, orain ikastetxeko ikasle-taldearen profila duen kontua irekiko dugu. Hainbat aukera dituzu, baina talde izaerako profila sortzeko oraingo honetan, Facebook webgunea aukeratuko dugu. Bertan kontua irekiz gero argazkiak, bideoak eta edozelako kontakizunak partekatuko dituzu ikastetxeko ikaskideekin eta horrez gainera, mezuen bidez elkarren arteko komunikazioa bideratuko duzue.

Pausoak:

  1. Facebookeko hasiera-orrialdean zaudelarik “Orrialde bat sortu ospetsu, talde edo enpresentzako” sailera joko dugu kontua irekitzeko.
  2. Bertan “Artista, Taldea, Pertsonaia Publikoa” atalean “Taldea” aukeratu eta ondoren, zure ikastetxeko ikasle multzoa islatuko duen izena aukeratu behar duzu.
  3. 1.Ondoren, klik egin “Orrialdea sortu” dioen botoian eta datu batzuk bete: posta elektronikoa, pasahitza eta jaioteguna. Halaber, bete ezazu segurtasun egiaztapena. Erabilera-baldintzak onartu ondoren, kito, zure ikastetxeko ikasleen kontua irekia duzu!
    • Dakizunez, horrelako orrialde batean parte hartu eta bertako kide izateko erabiltzaile-baldintzak eta pribatutasun-politika ondo irakurri eta onartu beharko dituzu! Kasu honetan talde honen ordezkari ofiziala zarela aitortu eta orrialde hau sortzeko baimena duzula zin egin eta baieztatu beharko duzu. Gogoratu...
    • Adinaren araberako mugak aurkituko dituzu orrialdetan.
    • Argazkiak igo, edota, edukiak sareratzen dituzunean, horien gaineko eskubide guztiak dituzula bermatu behar duzu.
    • Kontuan izan horiek erreproduzitu, banatu eta Interneten edo telebistan erabiltzeko baimena ematen duzula! Gainera, badakizu beste pertsoneneskubide, pribatutasun eta intimitatea errespetatu behar dituzula!

    • Webguneek ez dute bere gain hartzen erabiltzaileek igotzen duten informazioari sor dakion erantzukizuna.
    • Webgunean ipintzen den informazioa legezkoa ez bada, edo norbaiten eskubideak urratzen baditu, webguneak informazio hori ezabatu egingo du.
    • Erabiltzaileak informazioa igotzen duenean, webguneari eduki hori Interneten jartzeko baimena ematen dio.
  4. Kontuan eduki, Facebooken lehen aldiz sartzeko, zure kontua berretsi behar duzula. Horretarako, jarri duzun posta elektronikora jo eta jaso duzun “Kontua baieztatzeko mezua” onartu behar duzu.
  5. Kontua irekia duzu. Bertan ibiltzeko betebeharrak ezagutzen dituzularik, orain sare sozialean murgiltzea gelditzen zaizu bakarrik!
    • Aukeratu zure ikastetxeko ikasleen profilaren argazki edo irudia izango dena eta igo kontura.
    • Bilatu ikastetxeko ikasleak sare sozialean eta jar zaitez beraiekin harremanetan: lagunei gonbidapena bidali edo beraiena onartu denak taldeko “lagun” gisa bildu arte.
    • Behin guztiekin kontaktuan zaudela, zuen ikastetxeko gorabehera guztiak bilduko dituen leihoa prestatu behar duzu: ikastetxeko argazkiak, bideoak, loturak... igo eta iruzkindu; ikastetxeko berriak aipatu; ikasleen ekintzak zerrendatu; ikasleentzako interesgarri diren gertakariak egutegian bildu; hitzorduak egin; talderako interesgarriak izan daitezkeen aplikazioak aurkitu eta taldeko kontua erabiltzeko baimena eman.