Web 2.0 segurtasuna eta pribatutasuna Inprimatu

Ikusi dugunez, erabiltzaileok daukagu Interneteko giltza; jada ez gara begirale soilak, orain sarean esku hartzen dugu eta edukien irakurle soil izatetik egile izatera pasatu gara. Weba plazara atera da! Hala ere, eszenatoki berri honetan hainbat gai kontuan eduki behar ditugu; besteak beste, sarean ibiltzeko segurtasuna eta pribatutasuna.

Internetek hainbat arrisku dakartza eta, gure helburua erabiltzailea ikaratu eta beldurtzea ez bada ere, horiek ez aipatzea zentzugabekoa litzateke. Horrela, hainbat zalantza sortzen dira arlo honen inguruan eta hainbat gai kontuan eduki behar ditugu, hala nola: Interneten nabigatzen dugunean gure datuak ea era konfidentzialean erabiltzen diren; erosketa eta banku-transferentziak Internetez egiteko orduan, segurtasun-neurriak betetzen diren; gazteen eskubideak eta intimitatea errespetatzen ote diren... Arlo horiek guztiak kontuan hartzeko puntuak direnez, zehatzago landuko ditugu "Segurtasuna eta Pribatutasuna" delako atalean.

Hala ere, gai honen ezinbesteko aipamena egin ondoren, esan beharra dugu Web 2.0 baliabideek eskaintzen dizkiguten onura eta abantailak kontaezinak direla, batez ere gazteei eskaintzen dizkienak eta, horregatik, arlo horiek sakonean jorratuko ditugu honako webgune honetan.