Ariketak: Bloga sortu Inprimatu

Orain, zure bloga sortu eta nola kudeatu ikasiko duzu. Horrela, zure iritziak, irudiak edo testuak argitaratu ahal izango dituzu.

  1. Zure blogaren gaia pentsatu duzunez, blog bat sortzen saia zaitezke Nireblog tresna erabiliz.
  2. Erabiltzaile-izena eta pasahitza sortu. Gogoratu une oro eskuragarri eduki beharko dituzun datuak direla eta, beraz, zuretzako gogora errazak izan behar direla. Bestetik, helbide bat eman zure blogari.
  3. Aukeratu gustuko duzun txantiloia eta, baldintzak irakurri ondoren, onartu.
  4. Bloga kudeatzeko gunea. Pantaila horrek 3 atal nagusi ditu: bloga kudeatzeko fitxak, menu nagusia eta datuak sartzeko gunea.
  5. Izenburua. Hemen blogaren izenburua eta deskribapen laburra sar daitezke, baita datuak aldatu ere.
  6. Nor naiz ni. Egilearen aurkezpen txiki bat egiteko gunea. Zu identifikatzeko irudia ere gehi dezakezu.
  7. Kategoriak sortu. Artikuluak sortzen direnean, kategorien arabera sailka daitezke, ondoren post edo artikuluak sailkatzen eta bilatzen lagunduko digutenak.
  8. Estekak alboko barran: blog bateko elementu garrantzitsuenetakoak sareko beste webguneekin sortzen diren estekak dira, batez ere beste blogekin sortzen dituzun loturak. Gehi itzazu zure blogean interesgarriak iruditzen zaizkizun blog eta web helbide batzuk.
  9. Irudidun artikulu edo post bat idatz ezazu. Fitxa horretan bertan kategoriak eta etiketak sor ditzakezu. Garrantzitsua da, gainera, tag edo etiketak gehitzea, etiketa bakoitza espazio batez banatuz. Gero horien bidez artikuluak berreskuratzeko aukera izango duzu.
  10. Zirriborroak eta aurreko post edo artikuluak. Idatziak bi modutara gorde daitezke: zirriborro moduan (oraindik bukatu gabe baldin badaude) edo argitaratutako artikulu moduan. Edozein kasutan, geroago alda ditzakezu.
  11. Zure blogak zein itxura duen ikusteko pantaila horretan bertan daukazun "Bloga ikusi" botoia erabil dezakezu.