Zein motatakoak daude? Inprimatu

Gaur egun gure artean erabiliena den sare soziala ere –Facebook, hain zuzen–Mark Zuckerberg, Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughes Harvard unibertsitateko ikasleek sortu zuten 2003an. Beraien helburua ikaskideen arteko harremanak bideratu eta sendotzeko baliabidea sortzea zen, ikasgelan eta campusean sortzen ziren kontaktuak Internetera eramanez. Eta lortu zuten, bai. Uste baino arrakasta handiagoa eskuratu zuten, bai Facebookek bai eta beste sare sozialek ere. Orain mota askotako harremanetarako erabiltzen ditugu, ez ikaskideekin bakarrik, bai eta lagunekin, udaran ezagututako pertsonekin edo auzokideekin hitz egiteko ere. Elkarrekin geratzeko edo afari bat antolatzeko ere erabilgarriak dira.

Facebookez gain Tuenti sarea ere oso erabilia da gazteen artean, beraiei zuzenduta baitago. Facebooken itxura helduagoentzako pentsatuta dago. Horiez gain mota askotako sare sozialak topatuko ditugu: mendizaleentzat, argazkilarientzat... baita Ning bezalako zerbitzuak ere, gure sare sozial propioa sortzeko aukera ematen digutenak.

Orain gainera euskal gazteek euskaraz egindako lehenengo sare sozialean parte-hartzeko aukera dute Zugaz sarea bidez, hain zuzen ere. Beste sare sozialek ematen dituzten zerbitzuak eskaintzen ditu Zugazek: hitz egiteko tresnak, argazki eta bideoak igotzeko aukera, baita, jokoei eskainitako atala, betiere euskaraz.

Ikusi dugunez hainbat sare sozial aurki ditzakegu eta denek harremanak mantentzeko aukera luzatzen digute, baina beraien arteko ezberdintasunak ere badaude. Ondorengo taulan laburbilduko ditugu garrantzitsuenak: