Sarea modu seguruan erabiltzeko aholkuak Inprimatu
  1. Zure argazki konprometigarri bat beste pertsona baten profilean ikusten baduzu edota eduki egokia ez duen webgune bat aurkitzen baduzu, webguneko administrariarekin kontaktuan jarri. Bestela Datuak Babesteko Euskal Bulegoko web orrira jo dezakezu eta beraiekin harremanetan jarri.
  2. Sare sozialeko zerbitzuak behar adina kalitate duela ziurtatzeko, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-klausulak irakurri behar dira beti.
  3. Denek ikusteko moduan geratuko den informazioa ongi neurtu (izena, helbidea, telefono-zenbakia, eta abar), ez baitakigu non buka dezakeen artxibo horrek. Ezezagunekin daturik ez trukatu.
  4. Interneten dagoen materiala egile-eskubideen babesean dago. Materiala erabili baino lehen, irakur itzazu egileak ezarri dizkion arauak eta lizentziak.
  5. Beste pertsona baten identitatea hartzea ez da jarrera onesgarria (norberaren profilean lagun edo ezagun baten argazkia jartzea adibidez). Gainera, lege-ondorioak eduki ditzake.
  6. Ez da sinetsi behar Interneten edo beste edozein komunikabideetan agertzen den guztia. Irudiak oso erraz alda daitezke eta askotan informazio faltsua argitaratzen da.
  7. Ez kargatu beste pertsona baten argazkia haren baimenik gabe.
  8. Pertsonaren bat ez badugu ezagutzen edo haren berri ez badigu lagunen batek eman, ez da komeni solaskide ezezagunekin harremanetan jartzea.
  9. Sare sozialetan gomendagarria da segurtasun-zehaztapenak bilatu eta nahi bezala konfiguratzea, edukia nork ikus dezakeen erabakitzeko.
  10. Erabiltzaile-izen bat eta pasahitz bat baino gehiago erabili. Beti bera erabiltzen badugu, errazagoa izango zaie gure zerbitzu guztietara sartzea.
  11. Birusen kontrako programak eta sistema eragileak gaurkoturik eduki.