Lizentziak Inprimatu

Sarean dagoen materiala (testuak, argazkiak, bideoak,...) erabiltzerakoan, Interneteko edukiei buruzko zenbait "gezur" alde batera utzi behar dira, hala nola, “Interneten dagoen guztia denena da” edota “ez du jaberik”; hau da, sarean argitaratuta egoteak ez du esan nahi guztion jabetzakoa denik eta, beraz, ezin da libreki erabili.

Horregatik, garrantzitsua da sarean argitaratzen den edukiaren erabilera arduratsua egitea eta egile-eskubideak errespetatzen jakitea. Argitaratzeak edota materiala saretik jaisteak zenbait erantzukizun dakartza berekin, hala nola, Interneten dagoen materiala nola erabili jakitea eta besteen lanarekiko errespetu osoz jokatzen jakitea. Beraz, egokiena egile-eskubideen pean ez dauden edo erabiltzeko baimena duten materialak bilatzea da. Testuinguru honetan sortu dira sarean dauden eduki eta kulturako produkzioak berrerabiltzeko malgutasuna ematen duten formulak, hala nola, Creative Commons lizentziak.

Sarean dagoen materiala erabiltzea:

  • Jatorrizko materiala: ahal den guztietan norberaren produkzioa argitaratzea da garbiena; gure testuak, gure argazkiak, gure audioak... Kasu horretan, eskubide guztiak geureak izango dira.
  • Estekak eta loturak: nork bere materiala nahi bezala erabil dezakeen arren, besteena lanen loturak edo estekak eginda, edota obra eta egilearen izena aipatuta erabili behar da.
  • Multimedia-edukia sartu nahi izanez gero, dokumentu horiei lotuta doan "embed" kodea erabili behar da (txertatzekoa). Youtubeko bideo bat gure blogean jarri nahi badugu, bere "embed" kodea aurkitu (Share aukeran klik eginez) eta helbide osoa gure post edo sarreran gehi dezakegu.