Creative Commons lizentziak Inprimatu

Creative Commons irabazi-asmorik ez duen erakundea da. 2002ko abenduan lizentzia publiko batzuk zabaldu zituen, eduki digitalen sortzaileek beren borondatez lanak arau zitzaten. Creative Commons lizentziak copyright tradizionalaren ordezko aukera dira. Lizentzia hauek babes osoaren (eskubide guztiak erreserbatuta) eta askatasun absolutuaren (eskubiderik gabe) artean daude.

Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituta daude, baina ez dira softwarearen lizentzia mota bat.

  • Creative Commons lizentziak erabat betetzen dute gure legedia eta, aldi berean, nazio ezberdinetan ere bateragarriak dira, hau da, Japoniako materialak Errusian erabil daitezke eta Kanadakoak Euskal Herrian.
  • Creative Commons lizentziek egileari segurtasun juridikoa ematen diote, egilea zein eskubide ari den uzten eta lagapena zein mailakoa izan daitekeen erabakitzen du: beste norbaitek bere lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzea erabaki dezake edota beste lan bat sortzeko erreferentzia izan daitekeela.
  • Creative Commons lizentziek erabiltzaileari segurtasun juridikoa ematen diote eta, hala, edukien banaketa eta erabilera errazten diote, egileak bai baitaki zein eskubide laga dituen,eta, beraz, materialaren egoera zein den jakin baitezake.
  • Creative Commonsek garatzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" delakoa da. Honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.

Sei lizentzia mota daude, lau baldintzekin konbinatzen direnak:

  • Lan Eratorririk Gabe (Non Derivate Works): Artista batek sortutako lana zabaldu, kopiatu eta erakutsi egin daiteke, baina ezin da lan eratorri baterako erabili.

  • Partekatu Berdin (Share Alike): Egilearen materiala eraldatu egin daiteke, baina, jatorrizko edukiaren lizentzia beraren pean.
  • Ez Komertziala (Non Commercial): Jatorrizko materialak banatu, kopiatu eta erakutsi egin daitezke (eta bertan oinarritutako lan eratorriak), betiere, erabilera komertziala ez baldin badu.
  • Aitortu (Attribution): Lanak modu askean kopiatu, berregin, banatu, transmititu, erabili, eraldatu edota edozein modutara ustiatzea (merkataritza helburuekin ala ez, baita asmatu gabe dauden metodoez baliatuz ere) ahalbidetzen duten lizentziak dira, betiere iturria kredituetan aipatzen baldin bada.
  • Elementu horiek konbinatuta aipatutako sei lizentziak sortzen dira:

    1. Aitortu
    2. Aitortu - Ez komertziala
    3. Aitortu - Ez komertziala - Partekatu Berdin
    4. Aitortu – Ez komertziala - Lan Eratorririk Gabe
    5. Aitortu - Partekatu Berdin
    6. Aitortu - Lan Eratorririk Gabe