Datuen segurtasuna edo pribatutasuna sare sozialetan Inprimatu

Facebooken 500 milioi erabiltzaile daude, hilero milioika argazki kargatzen da eta profileko informazio berria eguneratuta egoten da. Beraz, sare sozial hau geroz eta gehiago erabiltzen dute gaizkileek eta besteen bizitzan sartzen direnek. Hori dela eta, oso gomendagarria da sareratzen den informazioa babestea.

JJadanik Facebooken profila badugunez, segurtasuna eta datuen pribatutasuna babestea oso aukera interesgarria da. Konfigurazio hori lortzeko zure kontuko profilera jo...

  • Zerrendak sortu eta lagunak taldeka banatu (familia, lagunak, ikaskideak...).Horrek gero informazioa, bai profilekoa bai kontaktukoa, nork ikustea nahi duzun eta nork ez bereizten lagunduko dizu.
  • Horretarako jo "Lagunak" atalera eta bertan "Zerrenda bat sortu". Ondoren aukeratu nor nahi duzun zerrenda horretara gehitu.

2.- Pribatutasuna konfiguratu eta kudeatu.

Bilaketa emaitzetatik atera. Norbera Facebooken dagoela jakiterik nahi ezbada eta lagunentzat soilik izatea nahi bada, pausu hauek jarraitu itzazu:

  • "Pribatutasun ezarpenak" atalera jo eta, bertan, "Bilatu" atalean Facebooken zeinek aurki zaitzakeen aukera dezakezu.

Konfiguratu kontaktuko informazioaren pribatutasuna. Datu pertsonalak eta eduki pribatua profilean gehitzea erabakitzen bada (telefonoak, helbideak, argazkiak...), aukera interesgarria da datu horiek aurretik sortu duzun zerrenda-talde batek soilik ikusi ahal izatea.

  • "Pribatutasuna ezarpenak" atalera jo eta, bertan, "Informazio pertsonala eta Publikazioak" sailean kontrola ezazu nork nahi duzun zure argazkiak eta bideoak ikustea edo nork idatz dezakeen zure horman. Atal honetan datu pertsonalak konfiguratzeko aukera daukazu.
  • "Pribatutasun ezarpenak" atalak ematen dituen aukerak aztertu eta aukeratu gehien komeni zaizkizun baldintzak.

Ikusten duzuenez, aukera hauek malgutasun handiagoa ematen dute gure intimitatea eta pribatutasuna babesterakoan: zer nahi dugun partekatu eta zer ez eta norekin. Hori guztia, gure esku egon daiteke.