Glosategia |
Web 2.0 ingurunean erabiltzen diren hitzik esanguratsuenen definizioa biltzen da hemen.
A ATOM: RSS jarioen antzeko XML formatua da. B Bitakora: Nabigazio-egunkaria esateko modu laburtua; gaur egun, blog edo weblog bat izendatzen du. Blog: Egunkari eran idatziriko web orrialdea; sarrerak kronologikoki agertzen dira eta autore bakar batek edo gehiagok eginak izan daitezke. Blogari: Blog bat duen pertsona. Blogosfera: Blog guztiak komunitate edo sare berean biltzen dituen terminoa. Blogroll: Web bateko autoreari interesatzen zaiozkion blog edo web orrien zerrendak osatzeko dagoen sistema. C Content Management System (CMS): Edukiak kudeatzeko sistema, honekin gure bloga eguneratu dezakegu Internetera konexioa duen edozein ordenagailutatik. Creative Commons: Lizentzien sistema malgua eskaintzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea. Lizentzia hauek egileek beren lanak sarean nola zabaldu eta partekatuko dituzten zehazten dute. E Erabiltzaile: Internet erabiltzen duen edozein pertsona. Etiketa-lainoa: Web orri batean lantzen diren gaien inguruko etiketa multzoa. Horien tamaina testuan duten garrantziaren araberakoa da. Etiketa: Ikus Tag. F Foro: Online eztabaidara bideratuak dauden Internet zerbitzuak. Fotolog: Orokorrean irudiez osatua dagoen bloga. G Grooming: Internet bidezko sexu-jazarpena da, helburu sexuala lortzeko heldu batek adin txikiko bati jazartzen diona. H HTML: Web orriak programatzeko hizkuntza. K Komunitatea: Web 2.0 zerbitzuak erabiltzen dituzten eta antzeko gustuak dituzten erabiltzaileek partekatzen duten gunea. L Laster-markak: Ikus Markadore sozialak. Lizentzia: Argitaratutako informazioaren baldintzat arautzen dituen baimena. M Markadore sozialak: Erabiltzaileari interesgarri suertatzen zaizkion web orrien helbideak aukeratu, antolatu eta sailaktzeko Internet zerbitzua. Microblogging: Mezu laburrak idazteko web plataforma. P Permalink: Izen hau jasotzen du artikulu edo 'post' bat argitaratzerakoan honek jasotzen duen helbideak. Podcast: Erabiltzaileak Mp3 formatuak entzun ahal izateko audio edo bideo artxiboa. Post: Testu, irudi edo audio erako blog batean argitaratu daitekeen sarrera. R RSS jarioa (Really Simple Syndication):Erabiltzaileari webgune edo blog bateko gaurkotzeen berri jasotzeko aukera ematen dion datu formatua. S Sare soziala: Harremanak mantentzeko balio duten Internet esparruak. Social bookmarking: Ikus Markadore sozialak. Spam: Helbide elektronikora iristen zaizkigun desio ez ditun edo igorle ezezaguna duten mezuak. T Tag: Egileek Interneten argitaratzen dituzten edukiei atxikitzen dizkioten hitz-gakoak. Technorati: Blog bilatzaile espezifikoa. U URL (Uniform Resource Locator): Web orri baten helbidea. W Web 1.0: Internet garaiko lehen belaunaldia. Web mota estatikoa da. Bertako orriak ez dira eguneratzen eta bera eratzeko erremintak HTML eta GIF erakoak dira. Web 2.0: Tim O'Reilly-k 2004. urtean partaidetza sozialaren bidez eraldatzen diren Interneteko aplikazio definitzeko sortu zituen zerbitzuak, hau da, Web 1.0 Internet estatikoaren ondorengoa. Webgunearen mapa: Web orri bateko orrialde zerrenda da. Weblog: Ikus Blog. Wiki: Erabiltzaile batek baino gehiagok edita dezakeen gai zehatz bateko kolaborazio webgunea. Z Ziberbulliyng: Berdinen artean gertatzen den Internet bidez egiten den eskola-jazarpena. |