Glosategia Inprimatu

Web 2.0 ingurunean erabiltzen diren hitzik esanguratsuenen definizioa biltzen da hemen.

 

A

ATOM: RSS jarioen antzeko XML formatua da.

B

Bitakora: Nabigazio-egunkaria esateko modu laburtua; gaur egun, blog edo weblog bat izendatzen du.

Blog: Egunkari eran idatziriko web orrialdea; sarrerak kronologikoki agertzen dira eta autore bakar batek edo gehiagok eginak izan daitezke.

Blogari: Blog bat duen pertsona.

Blogosfera: Blog guztiak komunitate edo sare berean biltzen dituen terminoa.

Blogroll: Web bateko autoreari interesatzen zaiozkion blog edo web orrien zerrendak osatzeko dagoen sistema.

C

Content Management System (CMS): Edukiak kudeatzeko sistema, honekin gure bloga eguneratu dezakegu Internetera konexioa duen edozein ordenagailutatik.

Creative Commons: Lizentzien sistema malgua eskaintzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea. Lizentzia hauek egileek beren lanak sarean nola zabaldu eta partekatuko dituzten zehazten dute.

E

Erabiltzaile: Internet erabiltzen duen edozein pertsona.

Etiketa-lainoa: Web orri batean lantzen diren gaien inguruko etiketa multzoa. Horien tamaina testuan duten garrantziaren araberakoa da.

Etiketa: Ikus Tag.

F

Foro: Online eztabaidara bideratuak dauden Internet zerbitzuak. Fotolog: Orokorrean irudiez osatua dagoen bloga.

G

Grooming: Internet bidezko sexu-jazarpena da, helburu sexuala lortzeko heldu batek adin txikiko bati jazartzen diona.

H

HTML: Web orriak programatzeko hizkuntza.

K

Komunitatea: Web 2.0 zerbitzuak erabiltzen dituzten eta antzeko gustuak dituzten erabiltzaileek partekatzen duten gunea.

L

Laster-markak: Ikus Markadore sozialak.

Lizentzia: Argitaratutako informazioaren baldintzat arautzen dituen baimena.

M

Markadore sozialak: Erabiltzaileari interesgarri suertatzen zaizkion web orrien helbideak aukeratu, antolatu eta sailaktzeko Internet zerbitzua.

Microblogging: Mezu laburrak idazteko web plataforma.

P

Permalink: Izen hau jasotzen du artikulu edo 'post' bat argitaratzerakoan honek jasotzen duen helbideak.

Podcast: Erabiltzaileak Mp3 formatuak entzun ahal izateko audio edo bideo artxiboa.

Post: Testu, irudi edo audio erako blog batean argitaratu daitekeen sarrera.

R

RSS jarioa (Really Simple Syndication):Erabiltzaileari webgune edo blog bateko gaurkotzeen berri jasotzeko aukera ematen dion datu formatua.

S

Sare soziala: Harremanak mantentzeko balio duten Internet esparruak.

Social bookmarking: Ikus Markadore sozialak.

Spam: Helbide elektronikora iristen zaizkigun desio ez ditun edo igorle ezezaguna duten mezuak.

T

Tag: Egileek Interneten argitaratzen dituzten edukiei atxikitzen dizkioten hitz-gakoak.

Technorati: Blog bilatzaile espezifikoa.

U

URL (Uniform Resource Locator): Web orri baten helbidea.

W

Web 1.0: Internet garaiko lehen belaunaldia. Web mota estatikoa da. Bertako orriak ez dira eguneratzen eta bera eratzeko erremintak HTML eta GIF erakoak dira.

Web 2.0: Tim O'Reilly-k 2004. urtean partaidetza sozialaren bidez eraldatzen diren Interneteko aplikazio definitzeko sortu zituen zerbitzuak, hau da, Web 1.0 Internet estatikoaren ondorengoa.

Webgunearen mapa: Web orri bateko orrialde zerrenda da.

Weblog: Ikus Blog.

Wiki: Erabiltzaile batek baino gehiagok edita dezakeen gai zehatz bateko kolaborazio webgunea.

Z

Ziberbulliyng: Berdinen artean gertatzen den Internet bidez egiten den eskola-jazarpena.