Bloga Inprimatu
Zerbait kontatzeko duen edonork erraz egin dezake blog bat tresna egokiak erabiliz. Beraz, badakizu, pentsa ezazu zer konta dezakezun blog batean!

Blog (edo weblog) delakoa, Interneten idazteko eremua da. Blog bat erabiliz pertsona batek bere ohar, istorio, artikulu edo albisteak (post) argitaratuko ditu testu, argazki, bideo, irudi edo hiperestekak erabiliz.

Blog hitza oso termino berria da: 1997an Jorn Barger blogari aitzindariak "weblog" terminoa erabili zuen "sarean idaztea" (loggin the web) adierazteko. Hortik hasita, Peter Merholzek "we blog" hitz-jokoa egin zuen, eta orduan sortu zen izen berria. Ondoren fenomeno berri horren eztanda etorri zen eta, gaur egun segundoko batez beste ia blog eta erdi sortzen dira egunero.

Eduki berriak oso modu errazean gehitzen dira web-orrialdera, edozeinen eskurara dago: nabigatzailea bera erabiliz eta programa osagarrien laguntza beharrik gabe. Blogak eta beste webgune mota batzuk argitratzeko tresna horiek CMS (Content Management System) edo edukiak kudeatzeko sistemak izena dute. Horiek erabiliz Internetera konexioa duen edozein ordenagailutatik gure bloga eguneratu dezakegu.

Blogak egile bakar batek egindakoak izan daitezke, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresek sortutakoak ere. Gure blogeko post edo mezuetan nahi duguna argitara eta txerta dezakegu, askatasun osoz, testu moduan edo beste edozein formatutan, hala nola, albisteak, iritziak, olerkiak, argazkiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak. Azken finean, esateko zerbait daukan edonork egin dezake blog bat. Horrez gain, blogetako artikuluei erantzuteko edo iruzkinak egiteko aukera dago, baita sortutako informazioa RSS jario bidez jasotzekoa ere. Horregatik guztiagatik, blogak oso gune dinamikoak izan ohi dira. Erabiltzaile edo irakurleak iruzkinak egin ditzakeenez, eta egileak hari erantzun, askotan, antzeko interesak dituztenen komunitate moduko zerbait bihurtzen dira.