Ezaugarriak Inprimatu

Ezaugarri teknikoak

  • Internetera konektatua dagoen edozein ordenagailutatik oso erraz kudea daitezke, webguneak programatzen jakin gabe.
  • Multimedia-baliabide dira: hainbat eduki-mota onartzen dituzte.
  • Weblog bateko elementu garrantzitsuenetakoak sareko beste webguneekin sortzen diren estekak dira, batez ere beste blogekin sortzen diren loturak.
  • Gehitzen den sarrera bakoitzak bere etiketak eta kategoriak izan ditzake, gero horien bilaketa eta antolaketa errazteko balioko duena.
  • Blogrolla: beste blogen estekak dituen zerrenda da.
  • Trackback sistemari esker, blogosferan dauden antzeko albisteen arteko loturak sortzen dira. Horrela, blog guztiak elkarren artean lotu eta komunitate bat sortzen da. Blogak egiteko software guztiek ez dute aukera hori , baina askok bai.
  • Ping: blogak egiteko programek Technorati bezalako bilatzaileei gure blogaren eguneraketen berri ematen diete. Aplikazio hori programek berez dakarten zerbitzua da.

Ezaugarri orokorrak

  • Kronologikoak dira eta azken idatzitako artikulua lehen lekuan agertuko da blogean.
  • Irekiak direnez, sarrera edo post bakoitzari iruzkinak egiteko aukera gehitzen zaio. Blogaren irakurleek iruzkinak eta iritziak plazara ditzakete eta blogeko edukiaren inguruan eztabaida edo beste edozein informazio sortzen dira.
  • Informazioa erabiltzaile guztien eskura dago.