Bideo-zerbitzuak Inprimatu

Erabiltzaileek beren bideoak modu errazean igo, sareratu eta partekatzeko webgunea da. Azken urteotan izugarrizko ospea irabazi du, bertan erabiltzaile orok bideo pertsonalak gora kargatzeko duen erraztasunagatik.

Edukiak sareratzeko, Adobe Flash aplikazio informatikoan oinarrituriko online erreproduzitzailea erabiltzen du. Bertan, film-zatiak, bideoklipak, telesail-zatiak, telebista-programak eta bideoblogak direlakoak daude. Eduki horien autore-eskubideen inguruan gorabeherak ugariak dira. Bestalde, YouTube orrialdeko bideoak hainbat webgunetan aurki ditzakegu.

YouTuberen euskal bertsioa dugu hau. Aurrekoaren gisa berean, erabiltzaileek sorturiko bideoak sareratu daitezke, baina betiere euskal ekoizpena azpimarratzeko asmoarekin. Sistema bere osotasunean euskaraz diseinatuta dago, Web 2.0 eremuan euskararen erabilera zabaltzeko helburuarekin. Hala ere, Euskaltube orrialdean dauden bideo guztiak ez daude euskaraz. Euskal gizartearekin lotuta dauden eta edozein hizkuntzatan dauden bideoek ere beren txokoa dute.

Multimedia-fitxategiak munduko edozein pertsona eta erakunderekin partekatzea ahalbidetzen duen online komunitatea da. Youtubek ez bezala, bereizmen handiko bideoak partekatzen uzten du, eta, horregatik, Vimeo Youtuberen lehiakide gogorra izatera pasatu da. Bertan, interes-taldeak sor daitezke, eta jarraitzaile-komunitate aktiboa du.