Argazki-zerbitzuak Inprimatu

Argazkiak eta bideoak online gorde, antolatu eta partekatzeko webgunea dugu Flickr. Orrialde horretan, erabiltzaileak berak sorturiko edukiak partekatzeko aukera du, etiketa-sistema baten bidez horiek kudeatuz eta besteenak komentatuz. Etiketak (tag ingelesez) objektu bati egokitzen zaizkion gako-hitzak dira; adibidez, webguneetako argazkien eta bideoen deskribapenerako erabiltzen direnak. Horien bidez erabiltzaileak bere argazkiak etiketa ditzake eta, ondoren, edozeinek sarean aurkitzeko aukerak zabaldu.

Euskarazko fotolog-zerbitzu librea da eta, bertan, argazkiak gorde eta parteka daitezke, doan eta inongo mugarik gabe. Gainera, bertako edukia askea da. Fotologetan garrantzitsuena ez da testua, zerbait esateko duten argazkiak baizik.

2004an Googlek Picasa —irudien kudeaketarako programa bat—- erosi zuen. Apustu garbia egin zuen softwarea debaldeko zerbitzua izan eta munduko edozeinen eskura egon zedin. Programa garatzen zen heinean, Googlek, Picasaweb izeneko webgunearen bitartez, argazki-zerbitzu bat sortu zuen. Programa horrek gure ordenagailuko artxibo grafiko guztien inbentarioa, sailkapena eta antolaketa ahalbidetzen du. Gainera, argazkiak editatu edo moldatzeko tresnak dauzka. Picasak eta Pikasawebek elkarri eragiten diote eta argazkiak zuzenean webguneko albumetan kokatzeko aukera ematen du.

Google mapa baten gainean argazkiak kokatzen dituen Google zerbitzua da. Oso interesgarria da, gure argazkiak igo edota besteek jarritakoak ikus ditzakezulako. Panoramioko mapan zabiltzan bitartean, erabiltzaileen argazki gustukoenak eta leku bakoitzeko argazkirik onenak ikus ditzakezu.