Bestelako zerbitzuak Inprimatu

Erabiltzaileek Powerpoint, Open Office eta PDF formatuko aurkezpenak bidal ditzakete orrialde honetara. Aurkezpenak elkarrekin trukatzeko oso aukera interesgarria da, erabiltzaileek zintzilikaturikoa bertan gordea gelditzen baita guztiek kontsultatzeko.

Dokumentuetarako, aurkezpenetarako eta kalkulu-orrietarako leku egokia. Bertan, Googleeko Gmail kontua daukan edozeinek norberaren ordenagailutik, gertu edo urrun egon arren, dokumentuak ikusi, prestatu eta alda ditzake.

Mundu osoko mapak eskaintzen dituen Googleeko zerbitzua dugu hau. Mapak, satelite bidezko argazkiak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Ohiko bilaketetan ere lagutzen du.

Planetako edozein lekutako GPS ibilbideak eta interesguneak (tracks eta waypoints) era errazean eta azkarrean aurkitu, argitaratuzea eta trukatzeko zerbitzua da. Bertan aurkituko dituzun ibilbideak GPS hargailuak erabiliz grabatu dira eta Wikoloc komunitateko partaideek borondatez argitaratu dituzte. Beraz, bertan aurkituko dituzun datuak eta informazioa doakoak dira. Lankidetzan aritu nahi baduzu, zure ibilbideak argitaratzeko erabiltzaile-kontua sor dezakezu. Bestalde, parte hartzeko beste modu bat iritzia eta balorazioa ematea da. Gainera, zerbitzua euskaraz erabiltzeko aukera ere badago.