Flickr-en kontua ireki Inprimatu

Oraingo honetan Flickr-en kontua irekiko dugu. Bertan, zure argazkiak eta bideoak era errazean gorde eta partekatu ahal izango dituzu. Sortuko duzun kontua pertsonala, zeurea, edo taldeko kontua izan daiteke, ikaskideekin argazkiak partekatzeko gunea alegia.

Has gaitezen gure Flickr kontua sortzen!

  1. Flickr kontua sortzeko baldintzetariko bat Yahoo kontua edukitzea da; horregatik, bertan kontu bat irekiko duzu.
  2. Yahoo orrialdeko “Erregistratu” sailera joan eta kontua irekitzeko eskatzen dizkigun datuak bete beharko dituzu.
  3. Goazen Flickr orrialdera. “Zure kontua sortu” atalean klik egin eta aurretik sorturiko Yahoo kontuaren erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi.
  4. Orain Flickr-en edukiko duzun izena hautatu behar duzu.
  5. Kito! Flickr kontua irekia duzu!!
  6. Gure kontua editatzen hasiko gara. Horretarako, lehenik eta behin, gure profila egokituko dugu: gure kontuko ikonoa izango dena hautatu, URL pertsonalizatua aukeratu eta beste hainbat atal alda ditzakezu.
  7. Bigarren pausoa zure argazkiak eta bideoak igotzea izango da. Orrialdeak horretarako ematen dizkizun argibideak jarraitu behar dituzu. Kontuan izan zure argazkiaren pribatutasun baldintzak aukeratu behar dituzula, argazki pribatua edota publikoa izango den zehaztuz. Argazkien antolamendua errazteko asmoz, argazkiari etiketak edo tag direlakoak eransteko aukera duzu.
  8. Azkenik, zure lagun eta ikaskideak aurkitu behar dituzu. Horretarako, zure helbide elektronikoko libreta erabil dezakezu edota Flickr-en dauden pertsonak zuzenean bertako bilatzailearen bidez bilatu. Aurkituriko lagunak zure kontura gehitu eta beraiekin argazkiak eta iritziak partekatzen has zaitezke.
  9. 1.Talde batean sar zaitezke, edukiak elkarbanatu eta harremanak mantentzeko bide oso interesgarriak baitira. Taldeak publikoak, gonbidapen bidezkoak edota erabat pribatuak izan daitezke. Bestalde, zure ikaskideekin talde bat sortzeko aukera ere baduzu.
  10. 1.Orain Flickr-ek eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu eta horietan murgiltzea soilik falta zaizu!