Blog-motak Inprimatu

Blogak egile bakar batek egindakoak izan daitezke, baina badira talde, elkarte, erakunde edo proiektu baten inguruan sortutakoak ere.

Blog tematikoak:

erlazio zuzena dago idazten duenaren eta blogeko irakurleen artean. Hori ona eta txarra izan daiteke, ez baitago kalitate-kontrolik, baina aldi berean erabateko askatasuna dago idazteko. Adibidez: Zarautz-ezkerretik,Filoblogia

Blog pertsonalak:

eguneroko baten moduan erabiltzen dira; argazki, istorio eta beste edozein media txertatzeko aukera dute. Adibidez: Patxitrapero, Sarean.com

Enpresen blogak:

enpresetako blogak barnekoak nahiz irekiak izan daitezke. Barnekoek garai bateko iragarpen taulen funtzioa hartzen dute, baina ideiak elkar lanean eta modu dinamikoan partekatzeko asmoz. Blog korporatiboak bezero, hornitzaile, kide eta merkatuko beste eragileekin harremana mantendu eta informatzeko sortuak daude. Adibidez: Caja Navarra edo Nestlé

Elkarlanerako blogak:

p talde batek idazten duen bloga. Taldekideek, tag edo etiketak, edukiaren sailkapena eta orriaren itxura partekatzen dituzte. Adibidez.: Arrigorriagako Institutoko IKT proiektuaren inguruko bloga