Microblogging Inprimatu

Microblogging edo nanoblogging zerbitzua testu-erako mezu motzak blog-moduko batean sartzea ahalbidetzen duen web-aplikazioa da. Karaktere muga du, 140 ingurukoa, eta egunerokotasuneko istorioak jasotzera zuzenduta dago. Bide askoren bitartez hedatzen da, hala nola, bat-bateko mezuak, posta elektronikoa, telefono mugikorra, webguneak, RSS.... Orokorrean testu-erako mezuak soilik argitara daitezkeen arren, beste mota bateko edukiak zabaltzen uzten duten tresna asko ere ari da agertzen.

Erabiltzaileak eguneraketa bat egitean aurkezpen orrian agertzen dira eta jasotzeko aukera egin duten erabiltzaileei (jarraitzaileak edo followers) iristen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezuaren bidalketak lagun talde bati murrizteko aukera dauka edo aldi berean erabiltzaile guztiei bidaltzekoa. Azken aukera hori oinarrizko konfigurazioan agertu ohi da.

Kontzeptua nahiko berria den arren, web 2.0ko tresnen artean arrakasta izugarria ari da edukitzen. Zerbitzu hori eskaintzen duten plataforma nagusiak Twitter, Yammer,Tumblr, Jaiku, eta Khaces dira.