Twitter Inprimatu

Twitter 2006. urtean sortu zen San Frantziskoko (AEB) Obvius izeneko enpresa txiki baten eskutik eta arrakasta handia lortu zuen denbora gutxian. Doako mikroblogging plataforma da eta testuetan oinarritutako mezuak (edo tweet) argitara daitezke; oro har Zer ari zara egiten? galderari erantzutera zuzenduta dago.

Twitter-ek erabiltzaileei 140 karaktereren muga errespetatuz nahi dutena bidaltzeko aukera ematen die, bideo, argazki edo parteka daitekeen beste edozein edukiren esteka gehi dezakeelarik. Mezuak bidaltzeko hainbat bide daude: Twitter-en webgunea, bat-bateko mezularitza, SMS mezuak, horretara bideratutako aplikazioak (Oneforty adibidez), eta abar. Gaurkotze horiek erabiltzailearen profilean agertzen dira eta momentuan beste erabiltzaileei bidaltzen zaizkie.

Twitter-ek testua eta estekak gorde ditzake eta ez ditu bideo edo material grafikoak biltegiratzen. Hala ere, hainbat eta hainbat aplikazio edo tresna daude Twitter-ek eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko, hala nola, helbideak laburtzeko edota argazkiak elkarbanatzeko zerbitzuak.

 

Mikroblogging zerbitzuak gero eta hedatuagoak daude 2.0ko erabiltzaileen artean eta plataforma zabalduenetakoa Twitter da. Beraz, sor ezazu Twitter kontu bat eta twitteatu gelakideekin.

Bestalde, hemen dauzkazu Joxe Aranzabalen Faroa blogean ondo twitteatzeko hainbat aholku. Testua irakurri eta webgunearen aukerak ikusi dituzula, eman ezazu Twitter webguneari buruz daukazun iritzia aurretik sortu duzun blogean.