Google Reader erabiltzen ikasi Inprimatu

Egunero gauza bera egiten dugu: ordenagailua piztu eta Mozilla Firefox edota Internet Explorer nabigatzailea zabaldu ondoren, lehenbizi, lagunaren bloga bisitatzen dugu, ea berririk ba ote duen ikusteko. Gero, gure gustuko webgune-zerrenda begiratu! Azkenean, batetik bestera ibili ondoren, ordua pasa zaigula ohartzen gara.

Baina nola erabil dezakegu RSS jario-irakurgailua? Googleren kontua baldin badaukazu (bestela erraz sor dezakezu helbide honetan), Google Reader-en kasua ikusiko dugu...

  1. Sar zaitez helbide honetan: http://www.google.com/reader
  2. Idatz ezazu bertan zure Google kontuko erabiltzaile-izena eta pasahitza.
  3. Orain, jario edo harpidetzak gehitzeko moduan zara, webguneko ezkerreko aldean dagoen “Añadir una suscripción” delako botoian klik eginez.
  4. Harpidetu zaitez, ikaskide eta irakasleen blogetara;horrela, beti edukiko duzu haien gaurkotze guztien berri.
  5. Zerbitzu honetara gehitzen zoazen harpidetzak taldeka edo kategoriatan antolatzeko aukera duzu. Sar zaitez orriaren beheko aldean dagoen “Administrar suscripciones” sailera, eta antolatu harpidetzak nahi bezala. Adib.: Ikaskideen blogak, Historiako edukiak, etab.