Sare sozialetan zure kontu pribatua sortu Inprimatu

Sare sozialen nondik norakoak ikusi ondoren, hauetan murgilduko gara. Guztietatik gustukoena duzunera jo eta bertan kontu bat irekiko duzu. Hainbat aukera dituzu, adibidez Facebook, Tuenti, Zugaz... webguneak zure lagunekin egon eta lagun berriak egiteko aproposak dituzu! Bertan kontua irekiz gero, lagunekin zure argazkaki, bideoak eta kontakizunak partekatzeko aukera izango duzu. Mezuen bidez elkarren arteko komunikazioa edukiko duzu. Horrez gainera, jokoak ere aurkituko dituzu bertan.

Pausoak:

  1. 1.Aukeratu duzun webgunean zaudelarik, sar itzazu erabiltzaile-izena, pasahitza, posta elektronikoa... Gogoratu, honako hauek une oro eskuragarri eduki beharko dituzun datuak direla eta, beraz, zuretzako gogoraerrazak izan behar dutela (betiere pertsonal eta pribatuak dira).
  2. Dakizunez, horrelako orrialde batetan parte-hartu eta bertako kide izateko erabiltzaile-baldintzak eta pribatutasun politika ondo irakurri eta onartu beharko dituzu! Gogoratu...
    • Adinaren araberako mugak aurkituko dituzu orrialdetan.
    • Zure argazkiak igo eta edukiak sareratzen dituzunean, horien gaineko eskubide guztiak dituzula bermatu behar duzu.
    • Badakizu beste pertsonen eskubide, pribatutasun eta intimitatea errespetatu behar dituzula!

    • Webguneek ez dute bere gain hartzen erabiltzaileek igotzen duten informazioak sor dezaken erantzukizuna.
    • Webgunean ipintzen den informazioa legezkoa ez bada, edo norbaiten eskubideak urratzen baditu, webguneak informazio hori ezabatu egingo du.
  3. Zure kontua ireki ostean eta bertan ibiltzeko betebeharrak ezagutzen dituzularik orain bertan murgiltzea gelditzen zaizu bakarrik!
  4. Aukeratu zure profilaren aurkezpena izango den argazki edo irudia eta igo zure kontura.
  5. Bilatu zure ikaskideak sare sozialean eta jar zaitez beraiekin harremanetan: bidali lagun gonbidapena, edo, onartu beraiena denak zure “lagun” gisa bildu arte.
  6. Behin ikaskideekin harremanetan zaudela, igo zure gustuko irudiak, bideoak, loturak... eta eman zure iritzia.